domingo, 29 de noviembre de 2009

Larruazala osatzen dituzten organoak.

Ilea

Ileak gorputzean zehar banatuta daude, era desorekatu batean (leku batzuetan beste batzuetan baino ile kopuru handiagoa bait dugu). Gure gorputzean zehar daukagun ileak zenbait funtzio dauzka: Ileak babeztu egiten gaitu, organorik garrantzitsuenen inguruan pilatu egiten da; adibidez: belarrietan eta begietan dauzkagun ileek argia gutxitu eta bertara partikulak sartzea ekiditu egiten dute. Bestalde, gorputz osoan zehar dauzkagun ileek, beroa ematen digute.
Gizakion ileak, egiturari dagokionez, hileak zenbait atal dauzka, azalaren barruan (dermisean ) hain zuzen ere, ileraren sustraia kokatzen da, honen inguruan ile folikuloa dagoelarik. Folikuloen behealdean erraboila ageri da (egitura handiagoa edo zabalagoa duena) eta azken honen bekaldean ile-papila kokatzen da.

Errezeptoreak: Azalean zehar milioka errezeptero dauzkagu, hauek ukimen errepzeptoreak ukimena sentitzeko aukera ematen digute,hau da, ukitzen hari garena nolakoa den (gogorra...9 edo nola dagoen (hotz, bero...) jakiteko aukera ematen digute, hauek ikusi behar izan gabe.

Guruinak:
Izerdi guruinak: Hauek dermisean zehar kokatuta daude, hodi luze eta meheez osatuta daude, gainera, behealdean itxiak dira eta kiribilduak. Kanpoaldean irekitzen diren poroetatik izerdia ateratzen da, izerdia koipe soberakin likiadoa da.
Bi izerdi guruin mota desberdin daude, izerdia jariatzen duten arabera sailkatuak:
1) Izerdi guruin ekrinioak : hauek azalean amaitzen diren glomerulu jariatzaike eta hodi iraizle batez osatua daude.Eguneroko bizitza edo baldintza normaleetan litro bat izerdi galdu daiteke eta muturreko baldintzetan 10, izan ere, azaleko zentimetro bakoitzean 600 izerdi guruin daude (toki batzuetan gehiago eta beste batzuetan gutxiago). Funtzio metabolikoa daukate, larruazalaren likidoak erregulatzen bait dituzte (izerdia...).
2) Izerdi guruin apokrinoak: Feromonak jariatzeaz arduratzen diren eta lobulu jariatzaile handi batek eta ile-bilgor folikuluan amaitzen den dermiseko hodi iraizle batek osatzen dituzte. Hauek gizakiengan oso garrantzitsuak ez direnez desagertzen ari dira, besapean, perineoan, pubisean eta kanpo entzumen hodian kokatzen dira. Gainera, batzuetan gorputzeko zenbait tokitan agertzen diren usain higungarrien sortzaileak dira.

Gantz guruinak:
Gantz guruinek seboa jariatzen dute, ileen bekaldean kokatzen dira, ile bakoitzaren inguruan hiru edo lau ager daitezke.

No hay comentarios:

Publicar un comentario