Zenbait gaixotasun eta hauek prebenitzeko aholkuak.
Aknea
Arazo sarrienetako bat aknea dugu. Hormona-aldaketekin lotzen da eta nerabezaroan oso ohikoa da, baina bizitzaren beste aro batzuetan ere ager daiteke. Aknea sebo-guruinekgantz gehiegi jariatzean agertzen da. Horrela, ile-folikuluetan tapoiak sortzen dira, eta horren ondorioz komedoiak, garauak eta zaldarrak agertzen dira.
Akne kontuan larritasun ezberdineko kasuak azaltzen badira ere, erronkarik handiena garauak ez gaizkoatzea da. Horretarako lehendabiziko araua higiene arduratsuada, sarria baina ez gehiegizkoa, eta produktu bereziak erabiltzea ere bai.
Ilea aurpegitik aldenduta mantendu beharko da, larruazala ez zikintzeko, eta garauak ez dira ukitu behar izango. Normalean aknea kentzeko orduan eguzkia onuragarria izan ohi da, baina zenbaitetan errebote-efektua ere gerta daiteke. Elikadurak aknea kalte dezake; beraz, hobe da elikadura orekatu eta anitza izatea, elikagai batzuk erabat debekatu behar izan barik.
Urtikariak, alergiak eta ekzemak:Urtikariak agertzea ere oso maizko arazoa da. Larruazaleko gorriuneak, azkurak eta hanturak, horiexek dira gaixotasun honen ezaugarriak. Sarri askotan kanpoaldeko faktoreekin loturik joaten dira, hala beroarekin nola hotzarekin. Zenbait elikagai edo botika jan izanagatik ere azal daitezke, edota arazo psikologiko batzuen sintoma izan daitezke. Emakume gazteek arazo hau sarriago jasaten dute. Ikaragarri bizkor agertzen den arren, ordu gutxiren buruan desagertu egiten da. Prebenitzeko neurririk onena faktore eragilea albo batera uztea da, ezaguna baldin bada. Kasu batzuetan antihistaminikoak erabiltzea gomendatzen dute.
Ekzemak, beste aldetik, alergiekin loturik joan ohi dira. Estresa arazoa hasteko faktore garrantzitsu bat da. Gaixotasun honetan azkura eta ezkatatzea jasaten dira.
psoriasi batzuk: estresak ere zerikusi handia dauka. 1000 pretsonen8 dira gaixotasun hau sufritzen dutenak. Psoriasia zera da, larrua bizkorregi berritzen dela, eta horregatik hildako zelulak ezin dira apurka-apurka erori. Horren ondorioz, gaixotasunaren ezkatatze tipikoa agertzen da. Estresaz gain, argia, hotza, zenbait infekzio eta alkohol gehiegi edatea gaixotasuna areagotzeko faktoreak dira. Kirola egiteak, erlaxatzeko teknikak ezagutzeak, olo-bainuak hartzeak eta eguzkitara neurrian jartzeak gaixotasuna arintzen laguntzen dute, botikekin batera.
Dieta funtsezko elementua da azala gaixotasunetatik libre geratzeko. Elikadurak C bitamina asko izan behar ditu, fruituetan eta barazkietan izaten dena; E bitaminan ere oparoa izan behar du. Gogora dezagun E bitamina hazietan, landare-olioetan eta fruitu lehorretan izaten dela; Azkenik A probitamina edo betakarotenoak aipatu behar ditugu, eta fruitu horietan eta laranjatuetan topa ditzakegu.
Larruazal sentikorra edo alergia asko izateko joera duena onena, industria elikagai gutxi jatea, gehiegizko izerdia ekiditzea, traspiratzeko aukera ematen duen arropa erabili eta xabpoi neutroak erabiltzea izango da onena.

No hay comentarios:
Publicar un comentario